Skip to main content

Hautsak harrotzen

Taldea eratuta duzue, arauak adostasunez sinatuta, eta jarduerari ekiteko kooperatiboki lan egiteko unea iritsi da.

Ikus itzazue zein diren ikasle-kooperatibaren urratsak:

5. osagaia Hautsak harrotzen
  1. Lanari ekiteko zuen taldea antolatu behar duzue. Kooperatibak dituzuen zereginak zein diren zehaztu eta horiek zein epetan egingo diren.
    1. Horretarako komeni zaizue adostea nork zein ardura izango duen. Hainbat ardura iradokitzen zaizkizue:

5. osagaia Hautsak harrotzen
  • Koordinatzailea
  • Idazkaria
  • Ekonomia arduraduna
  • Materiala, baliabideak...
  • Informazioa (argazkiak, dokumentuak...)
  • Kanpo harremanak: baimenak, elkarreizketak...
  • Marketinga (iragarkiak...)
  • ...

KOOPERATIBAKO BAZKIDEA ARDURAK
   
   
   
   
   
   
  1. Ondoren, ikasle-kooperatibak hemendik aurrera bete behar dituen zereginak zerrendatuko dituzue ordenan eta horiek zein epetarako egingo diren ere bai. Lagungarria da jakitea kooperatibari noiz emango zaion itxiera (ikasturte amaieran), eta horren baitan gainontzekoa antolatzea.
ZEREGINAK ARDURADUNA EPEA
1.    
2.    
3.    
4.    
     
     

* Plangintza hau prozesuan zehar aurrean izatea ezinbestekoa izango da egin beharreko moldaketak eta egokitzapenak egin ahal izateko, eta zereginak garaiz burutzeko.