Skip to main content

Goazen harira

Taldeko kideen artean ardurak banatzen hasiko zarete.

  1. Taldeak Txirifolloa izeneko dinamika egingo du. Horretarako, jarraitu ondoko pausoei:
    1. Irakurri arretaz testua.
      • Txirifollo deituko diegu Din A6 tamainako orriei (folio laurdena). Erditik tolestu, eta alde batean “X” eta bestean “0” idatziko dugu.
      • Talde bakoitzak txirifolloak egin, eta biltegian utzi beharko ditu. Zeloarekin, talde bakoitzaren biltegia zein den markatuko dugu. Kontuan izan talde bakoitzak bere biltegiraino duen distantziak antzekoa izan behar duela.
      • Denbora irakasleak kudeatuko du.
      • Denbora pasatzen denean, Kalitate-batzordeak (talde bakoitzeko kide bat) biltegian dauden txirifolloen kalitatea aztertu, eta kalitate-kontrola pasatzen ez dutenak baztertu beharko ditu. Biltegian egoki jarrita, hau da, zutik ez dauden txirifolloak ere ez dira zenbatuko.

Txirifolloa

2. osagaia Hautsak harrotzen

1. TXANDA
  • Talde bakoitzak 3 minutuan zenbat txirifollo egiteko eta biltegiratzeko gaitasuna duen zenbatetsi, eta arbelean idatzi behar du egindako aurreikuspena. Ondoren, aurreikuspen horren araberako materiala banatuko zaio talde bakoitzari.
    • Papera (egin kontu folio batekin 4 txirifollo egiten direla).
    • 2 guraize
    • 2 errotuladore
  • Talde bakoitzak 5 minutu izango ditu txirifolloak nola ekoitziko dituzten eta taldean nola antolatuko diren planifkatzeko.
  • Talde bakoitzak 3 minutu izango ditu lana egiteko.
  • Kalitate-batzordea elkartu, eta biltegietara joango da. Kalitate-kontrola pasatzen duten eta biltegian dauden txirifolloak bakarrik zenbatuko dira. Emaitzak arbelean idatziko dira.
  1. Taldeak kalitatea zainduz eta modu eraginkorrean lan egiteko, ezinbestekoa izaten da taldekideen ardurak banatzea. Irakurri arretaz funtzioak, eta idatzi taldearen koadernoan nork beteko duen ardura bakoitza. Era berean, bakoitzaren ardura agerian jartzeko, sortu eta jarri dagokizun ardura azaltzen duen eranskailua.
Ardura betetzen duen TALDEKIDEAREN IZENA ARDURA ARDURARI DAGOZKION FUNTZIOAK
 

Koordinatzailea

ERRAZTASUNAK EMATEA / KOORDINATZEA

Taldekide bakoitzak egin beharrekoa argi izateaz arduratuko da.

  • Taldearen lana koordinatu.
  • Taldekideei egin beharrekoa azaldu.
  • Taldekideak animatu.
  • Taldekide bakoitzak bere funtzioak betetzeaz arduratu.
 

Idazkaria

SINTETIZATZEA

Eztabaidatutako ideiak laburtu eta ja- soko ditu.

  • Eztabaidatutako ideiak taldearen koadernoan laburtu eta jaso.
  • Plangintzan zehazturikoa gogora ekarri, tarteka.
 

Koordinatzailearen laguntzailea

ZIURTATZEA

Taldekide guztiek egin beharrekoa ulertzen dutela eta aurrera egiteko baldintzak betetzen direla ziurtatuko du.

  • Denbora ez dela alferrik galtzen zaindu.
  • Gaiari buruz hitz egiten dela ziurtatu.
  • Taldeko koordinatzaileari lagundu.
 

Bozeramailea

BERRI EMATEA

Sortu eta jasotakoaren berri emango du.

  • Taldearen izenean hitz egin.
  • Txandak antolatu.
  • Elkarlana bultzatu.
  • Taldekideen tonua kontrolatu.

  1. Aurreko ardurak banatuta, taldekide bakoitzak praktikan jarriko dituzue ardurak eta funtzioak. Horretarako, berriz egingo duzue Txirifolloa izeneko dinamika. Ikus dezagun kalitatea eta eraginkortasuna hobetzen dituzuen!
Talde bakoitzak beste 3 minutu izango ditu txirifolloak egiteko.
2. eta 3. TXANDA
  • Talde bakoitzak beste saiakera bat antolatu eta planifkatuko du 5 minutuan, eta zenbat txirifollo egingo dituen zenbatetsiko du.
  • Talde bakoitzak beste 3 minutu izango ditu txirifolloak egiteko.

 

2. osagaia Goazen harira

  1. Egindako lanaren ondorioak taldean atera, arkatzak erdira egitura kooperatiboa aplikatuz.
    • Aurretik arretaz irakurri arkatzak erdira prozedura.
    • Ondoren, talde handian azaldu beharko dituzue ateratako ondorioak. Azpiko irizpideetan oinarritu behar dituzue ondorioak:

Arkatzak erdira

2. osagaia Goazen harira

Egitura honen bidez, entzute aktiboa lantzen da. Teknika aproposa da ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko, taldeko kohesioa lortzeko eta, aldi berean, egin beharreko ariketari etekina ateratzeko.

Ariketa honekin taldeko identitatea indartzen da, ezin bestean adostasuna lortu behar dutelako talde gisa, eta taldekide guztiek gauza bera idatzi behar dutelako koadernoan (horregatik jartzen dira arkatzak erdian, inork erantzunik idatz ez dezan harik eta denen artean erantzun bat adostu arte).

Urratsak:

  • Irakasleak talde bakoitzari orri bat emango dio, oinarrizko taldeak dituen kideak beste galdera edo ariketa dituena. Ikasle bakoitzak galdera edo ariketa batez arduratu behar du.
  • Ariketen ordena zehazten da. Lehen ariketa gidatu behar duen ikasleak ozen irakurriko du, eta galdera erantzuten hasiko da. Taldekide guztiek euren arkatzak mahaiaren erdian utziko dituzte (horrela, bermatu egiten da ezin izango dutela ezer idatzi).
  • Taldeko beste kideek beren erantzuna edo iritzia esango dute, erloju-orratzen noranzkoan.
  • Ariketaren gidariak bermatu egingo du kide guztiek hitz egiten dutela.
  • Adierazitako iritzi guztiak oinarri hartuta, eztabaida egingo dute, eta denen artean erabakiko dute zein den erantzun egokia.
  • Ariketa gidatzen duenak uste duenean adostasunera heldu direla, mahaiaren erditik arkatzak hartzeko baimena emango du, eta adostutako hori idatziko dute.
  • Gero, hurrengo ariketara pasatuko dira, eta prozesua errepikatuko dute, beste gidari batekin. Eta horrela ariketa guztiak egin arte.
  • Estimatutakoaren eta lortutakoaren artean nolako aldea izan duzue?
  • Zer jardueratan lortu dituzue emaitza hobeak?
  • Zer jardueratan aritu zarete hobeto? Zuen ustez, zergatik?
  • Antolaketak lagundu al du helburuan?
  • Ardurak eta funtzioak behar bezala bete al dira?
  • Nola sentitzen zara jaso duzun ardurarekin?
  • Zein izan dira taldearen indarguneak? Eta zer dago hobetzeko?