Ekintzialeak izanda, taldean gure indarguneak baliatuz eta kooperazioan arituz, zer eskain dezakegu gizartea hobetzeko?
- Ikus aurreko osagaian duzuen desfoaren aurkezpen bideoa. Ondoren, identifka itzazue ezaugarriak. Horretarako lagungarri dituzue ondoko galderak:
- Zer eskatzen zaigu?
- Nork eskatu digu?
- Norentzat egingo dugu?
- Zein ezaugarri izan behar ditu?
- Zertarako egin behar dugu?
- Nola egin behar dugu?
- Zein da azken egitekoa?
Eskakizuna egiteko ebaluazioaren argibideak beharrezkoa izango dituzue, helburuak ezagutzeko eta bidean egokitzapenak egiteko.
- Azter itzazue eta osatu desafo honetako helburuak, beharrezkoa dela uste baduzue.
1. H |
Taldean, komunitateko gizarte beharrak aztertzea, bai eta aurreko eta egungo kooperatiba esperientziak, iturri desberdinetako informazioa baliatuz. |
2. H |
Bakarka, sustatzaile modura, gizarteko aniztasunarekin konprometituta, komunitatearen ongizatean eragingo duten ideiak proposatzea. |
3. H |
Ideiak planifkatzea, sortzea, zehaztea eta ahoz gora nahiz idatziz aurkeztea. |
4. H |
Komunak diren eginkizunetan taldean lan egitea, norberak bere erabakiak eta eginbeharrak arduraz betez. |
- Taldekide bakoitzak helburu bat aztertuko du bakarka. Adibidez: koordinatzaileak 1. helburua; idazkariak 2. helburua, koordinatzailearen laguntzaileak 3. helburua; eta bozeramaileak 4. helburua.
- Norberak desafoko ezaugarriak (aurreko jarduerakoak) helburuekin lotuko ditu.
- Adituen taldean bilduko dira, hau da, koordinatzaile guztiak elkarrekin, idazkariak... Norberak egindako hausnarketa besteekin partekatu eta helburuari loturiko azterketa osatuko dute.
- Aditu talde bakoitzak helburuari loturiko azterketa gela osoaren aurrean aurkeztuko du. Adostutakoak koadernoan bilduko dira.
Kooperatiboki aritzeko taldeak ere bere halburu eta balio komunak izan behar ditu. Beraz, horiek zein diren adostuko duzue elkarrekin.
- Taldeko helburuak zehazteko lagungarri dituzue ondoko helburu posibleen zerrenda.
- Lehenik norberak hausnar dezala zein diren ezinbesteko helburu garrantzitsuak kooperatiboki aritzeko.
- Ondoren, banaka norberak bere hausnarketa azaldu.
- Gero adostu elkarrekin.
- Eta azkenik, jaso idatziz.
TALDEKO HELBURUAK AUKERAN |
JARRERA |
FUNTZIONAMENDUA |
BIZIKIDETZA |
- Arreta jartzea, gutxiago distraitzea.
- Lanean ahalegin handiagoa egitea.
- Lanerako jarrera baikorra izatea.
- Taldeko lan-giroa hobetzea.
- Bakoitzak bere iritzia emateko baldintzak sortzea.
- Hizkuntzarekin arazoak izan ditzakeen ikaskideei laguntzea.
|
- Denbora aprobetxatzea, alferrik ez galtzea.
- Ahots-tonua zaintzea.
- Proposatutako prozedurak entzun eta betetzea.
- Taldean zentratzea, beste taldeei begira egon gabe.
- Modu koordinatuagoan lan egitea.
- Talde moduan funtzionatzea.
- Taldeko kide guztiek parte hartzea.
|
- Elkar errespetatzea.
- Elkarri entzutea.
- Taldekideen arteko komunikazioa areagotzea/hobetzea.
- Taldekideen arteko harremanak sendotzea.
- Taldekide bakoitzaren erritmoa errespetatzea.
|
- Taldeko kide bakoitzak ondorengo taulatik bi helburu hautatuko du. Helburu horiek lortzeko zer egingo duen idatziko du. Taldeko erantzunak koadernoan jasoko dira. Eta horiek taldeko helburuak izango dira.
NORBERA IZATEN JAKIN |
ELKAREKIN BIZITZEN JAKIN |
- Nire aportazioak garrantzitsuak direla jakin.
- Gutxiago hitz egin, eta orohar, gutxiago distraitu.
- Harremanetako emozioak autoerregulatu.
- Jarrera baikorra izan, alderdi baikorrei begiratuz.
- Eginkizunetan eta erabakietan parte hartu.
|
- Taldean giro ona sortu.
- Taldean erabaki eta adostutakoak bete.
- Taldeko kideak berdin tratatu.
- Errespetuz eta aktiboki entzun eta horiek kontuan izan.
- Norberak bere iritziak adierazi, inor mindu gabe.
- Elkarrizketetan errespetuz hitz egin.
|
PENTSATZEN ETA IKASTEN JAKIN |
EGITEN ETA EKITEN JAKIN |
- Landutako gaiekiko jakinmina agertu.
- Hitz egin aurretik pentsatu.
- Besteen ideiak errespetuz eztabaidatu.
- Gai berrien aurrean jarrera irekia izan.
- Iraunkortasuna, erraz ez etsi.
- Aldaketetara egokitu.
|
- Ideia berriak proposatu.
- Ideia egingarriak proposatu.
- Norberak bere onena eman.
- Hobekuntza proposamenak irekitasunez asumitu.
- Hobekuntza proposamenak aurrera eraman.
|
KOMUNIKATZEN JAKIN |
- Norberak bere ideiak defendatu, haserretu gabe.
- Elkarrizketetan, besteei errespetuze eta modu egokian hit egin.
- Taldeko kideen keinu eta gorputz adierazpena kontuan izan.
|