Ikus ondoko bideoa.
- Ikasle-kooperatiba:
- Nola definituko zenukete kooperatiba bat?
- Zergatik sortuko dugu ikasle-kooperatiba bat?
- Zertarako sortuko dugu ikasle-kooperatiba bat?
- Nola sortuko dugu?
- Zein balio dituela uste duzu?

- Ondoko kooperatibak ezagutzen al dituzu? Zer dakizu horiei buruz? Kooperatiba batean lan egiten duen ezagunik baduzu, jar zaitez harremanetan berarekin eta galde iezaiozu zer den eta nola funtzionatzen duen kooperatiba batek.
- Goiener kooperatibaren inguruko bideoa ikusi ondoren, erantzun galderak bakarka.
- Zein zerbitzu eskaintzen du? Zergatik?
- Zein da helburua?
- Nori zuzendua dago zerbitzua?
- Nork osatzen dute kooperatiba?
- Horrelako lan taldeek zein onura ditu?

- Gizarte enprendizaiari loturiko kooperatiba osatuko duzue. Baina aurretik, ekar ezazu iragana orainera: inoiz parte hartu al duzu gizarte lanean?
- Auzolanean aritu al zara?
- Ekintza solidarioren batean parte hartu al duzu?
- Inor gerturatu al zaizu laguntza eske?
Horiek izan daitezke aurrerago garatuko duzuen ideia abiarazlea.

- Gela osoak emango diozue erantzuna ondoko galderei:
- Zein dira ekintzailetzaren ezaugarriak?
- Ekintzaile izatea zer da, gaitasuna ala jarrera?
- Zer da auzolana? Eta zer onura eskaintzen dio gizarteari?
