Skip to main content

Kezkak argitzen

  1. Zabalkunde horretan jasotako etekinak, baldin eta etekin materialak badaude, jaso eta erabakitako moduan eskain ezazue.
    • Nori emango diozue?
    • Zertarako izango da lagungarri?
    • Nola emango duzue?
    Irakasleak, heldu bezala, lagun diezazueke etekinen trasferentzia burutzen.

Zorionak egindako lan mardulagatik!!!

06 osagaia kezkak argitzen

  1. Desafoan eskatutako amaitu duzuenez, ikasle-kooperatiba bakoitzak zuen ekimena eta prozesua balioetsiko duzue elkarrekin.
    1. Aurrera eramandako ekimenaren inguruan zer deritzozue? Osatu errubrika taldean.
  1 2 3 4
Aurretik zehaztutako helburua Aurretik zehaztutako helburua ez da lortu. Aurretik zehaztutako helburua maila txikian lortu da. Aurretik zehaztutako helburua ia erabat lortu da. Aurretik zehaztutako helburua erabat lortu da.
Prozesuan egindako bidea Prozesuan egindako bidea ez da lagungarria izan. Prozesuan egindako bideak neurri batean lagundu du. Prozesuan egindako bideak lagundu du. Prozesuan egindako bideak izugarri lagundu du.
Taldeko antolakuntza eta ardurak Taldeko antolakuntza ez da egokia izan eta ardurak ez dira bete. Taldeko antolakuntza pobre samarra izan da, eta ardurak ere bai. Taldeko antolakuntza egokia izan da eta arduren banaketa bete da. Taldeko antolakuntzak erabat erraztu du eta ardurak osoki bete dira.
Hobekuntzetan eta aldaketetan egindako egokitzapenak Sortu diren eragozpenetan ez da moldatzeko gaitasunik izan. Sortu diren eragozpenetan moldaketa gutxi batzuk egin dira. Sortu diren eragozpenetan aldaketak eta egokitzapenak egoki egin dira. Sortu diren eragozpenetan aldaketak eta egokitzapenak behar bezala egin dira.
Beharrezko material eta baliabideak Ez dira eskuratu behar ziren material eta baliabideak. Material eta baliabide gutxi batzuk lortu dira. Material eta baliabide gehienak lortu dira. Material eta baliabide guztiak lortu dira.
Gizarte-erakundeekin harremana Gizarte-erakundeekin harremana ez da inondik inora burutu. Gizarte-erakundeekin harremana burutzea zaila izan da. Gizarte-erakundeekin harremana nahiko ongi burutu da. Gizarte-erakundeekin harremana oso ongi burutu da.
Taldeko esperientzia Taldeko esperientzia oso zaila eta ezinezkoa izan da. Taldeko esperientzia zaila izan da, eta desafoaren emaitzetan eragin du. Taldeko harremanak bere zailtasunak izan arren, desafoaren mesedetan nahiko ongi atera gara aurrera. Taldeko harremanak zailtasunak izan arren, desafoaren mesedetan oso ongi atera gara aurrera.

 

  1. Proiektuaren hasieran eman zen galdera gidaria kontutan hartuta norberak bakarka gogoeta bat idatziko du egindako prozesu osoaren inguruan, elkarrekin lanean aritzearen inguruan...

    Galdera gidaria honako hau zen:

Ekintzaileak izanda, taldean gure indarguneak baliatuz eta kooperazioan arituz, zer eskain dezakegu gizartea hobetzeko?

  1. Azkenik, hausnarketarekin bukatzeko, helburuen zure lorpen-maila nolakoa den.
Zer ikasi dut?
  • Zer eduki edo kontzeptu ikasi ditut?
  • Zer azpimarratu nahi dut? Zer egin zait esanguratsua, erabilgarria, erakargarria edo harrigarria?
 
Zer trebetasun hobetu dut?
  • Zer trebetasun hobetu dut?
  • Zertan hobetu behar dut?
 
Nola ikasi dut?
  • Nola ikasi dut?
 
Zertarako balio izan dit?
  • Zertarako balio izan dit?
  • Zertan erabil dezaket ikasitakoa?
 

 

  1. Balioespenari beste zerbait gehitu nahi badiozu...

Lortu duzue! Ez da lan makala izan! Zorionak! Partekatu zuen proiektua ikastolako zuzendaritzan, beste geletan, zuen familia eta lagunei, udaletxean... Garrantzitsua da ongi egindako lanei bere lekua ematea eta zuek dagokizuen errekonozimendua jasotzea. Konfecoop-era ere bidal dezakezu, helduek ikus dezaten gazteek ere ekintzaile izanda zenbat duzuen gizartean emateko. Lan bikaina!!!

Irudia
06 osagaia kezkak argitzen

  1. Ikasle-kooperatiba ixteko unea iritsi da. Erregistratu zenuten bezala, bertan itxiera eman behar diozue. Horretarako...
    1. Osatu itxiera dokumentua elkarrekin eta itxiera eskutitza eta bidal itzazue Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilura.

https://kooperatibenkontseilua.eus/

kooperatiben kontseilua
06 osagaia kezkak argitzen

IKASLE-KOOPERATIBAREN ITXIERA

ITXIERA-AGIRIA

............................................ IKASLE-KOOPERATIBARI ITXIERA emateko ondoko bazkideak elkartu dira:

Izen-abizenak Sinadura
   
   
   
   

eta BAIEZTATZEN DUTE:

  • Ikasle-kooperatibako bazkide direla.
  • Ikasle-kooperatibako estatutuko arauak bete dituztela.
  • Beren funtzio eta betebeharrak bete dituztela.
  • Eta ikasle-kooperatibako helburuak bete direnez, kooperatibari behin betiko itxiera eman nahi diotela.

Sinadurak

 

 

 

.......................................-n, 202.....-ko ...............................-ren ...............(e)an

ESKUTITZA

Guk, ......................................... .................................................... (Ikasle kooperatibako izena) izeneko ikasle-kooperatibako bazkideek, eta kooperatiba honen helburua ................................... .................................... ..................................... .................................... ........................................ .................................... bete denez,

ESKATZEN DUGU

Gure ikasle-kooperatibaren itxiera burutzea.

...

  1. Egindako lanaren ondotik, ospatzeko unea iritsi zaizue. Proiektua amestuz hasi ginen eta ametsekin jarraituko dugu, mundua ameslariek hobetzen baitute.

    Gozatu elkarrekin zuen arrakasta, gizarteari eskaini diozuten aberastasuna eta zuen ekintzailetasun sena. Hona hemen elkarren poza partekatzeko eta ospatzeko En tol sarmiento taldearen Ametsetan abestia:

 

Bazter txiki bateko sustraiak,
erosotasunaren etsaiak
Milaka kilometro amets berri baten bila
Hartu zure lekua, berezion munduan
Iragana uzteko albo batera
IƱurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Bizitzeko garaia orain da
Arnasteko unea iritsi da
Baldakizu zein den zure ametsik sakonena?
Hartu zure lekua, berezion munduan
Iragana uzteko albo batera
IƱurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira

Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan, hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan, ametsetan
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan, ametsetan
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ilargirako bidean ametsetan