Skip to main content

Kezkak argitzen

ZER DA IKASLE-KOOPERATIBA?

Ikus Mirene Arrik ematen dituen argibideak eta erantzun galderak.

  1. Zein dira kooperatibaren balioak? Zuen hitzetan azaldu zer esanahi duen bakoitzak. Horretarako lagungarri egingo zaizu bideoko azalpena.
  2. Balioak ikusgai jar ditzakezue gelan denon bistara.
  3. Eta gela osoak parte har dezake balioen inguruko partekatzean, eztabaidan, adibideen adierazpenean...

Gizartean gauza ugari egin daitezke gure bizimoduak hobetzeko eta elkarri laguntzeko. Gustatuko al litzaizuke zein premia dagoen aztertu eta hura eskainiko duen kooperatiba bat sortzea? Zu ere izan zaitezke gizartean eragile, arduradun eta ekintzaile!!

Elkar zaitezte eta zuen indarrak batuz, sor ezazue ikasle-kooperatiba bat, elkarrekin arituz, gizartea hobetzeko, zerbitzu ala produktu bat sortu eta eskainiz. Kooperatiba bat eraiki, erabakiak hartu, sortzaile izan eta ekintzailetza indartuko duzue desafo honetan. Horretarako, zuen inguruan zein premia dauden aztertuko duzue, zer eskaini dezakezuen eta nola eskaini ere bai. Horiek bideratzeko kooperatiba sortu eta lanean jarriko zarete. Amaieran, sortu duzuen zerbitzua ala produktuaren bidez eskuratutako etekinak jaso eta erabaki bezala bideratuko dituzue.