Skip to main content

Hautsak harrotzen

Inoiz pentsatu al duzu helduaroan zer izan nahi duzun? Zein lanbide izatea nahiko zenukeen? Amesten al duzu zure etorkizunarekin? Zer eskaini nahiko zenioke gizarteari?

AMESTERA AUSARTZEN AL ZARA?

  1. Amesteko baliagarri zaizu zure bizi esperientziak gogora ekartzea. Astindu burua eta erantzun ondoko galderak:
    • Zer egitea gustatu zaizu?
    • Zer egitea ez duzu gustuko izan?
    • Zer izan nahi duzu helduaroan? Zerekin egiten duzu amets?
hautsak harrotzen amestera ausartzen al zara?

  1. Abestu Huntza taldearen ondoko kanta elkarrekin eta jarraitu ondoren galderekin hausnartzen.
    • Atera ezaguna zaizun gunetik eta ausartu berria dena ezagutzera. Horrelako esperientziarik bizi al duzu?
    • Denok ditugu indarguneak. Zein dira zureak?
    • Ba al duzu beldurrik? Zein? Nola gaindi zenitzake?

SINISTU ZUGAN

  1. Parteka itzazu aurreko erantzunak talde txikietan jarrita. Elkarrekin partekatuz zure burua eta besteena gehiago ezagutuko duzu.
hautsak harrotzen amestera ausartzen al zara?

Zure indarguneak beharrezkoak izango dira elkarrekin sortuko duzuen ikasle-kooperatibarako. Horregatik da garrantzitsua zure burua ahalik eta ondoen ezagutzea.