IDEIA
- Brainstorming-a edo ideien zaparrada egingo duzue komunitatean eta gure artean dauden premiak identifkatzeko. Beharrezkoa izango duzue zuen jarrera ahalik eta irekiena izatea.
- Koordinatzaileak azalduko ditu dinamikako adibideak.
- Idazkariak ideiak idatziz jasoko ditu diagrama digitalean.
- Gero eta ideia gehiago hobe.
- Izan baikorrak. Ezin dira ideiak gutxietsi edo baztertu.
- Izan parte hartzaile: taldeko guztiek duzue hitza.
- Izan habilak: ideia beraren gainean ez pasa denbora gehiegi. Ikuspegi desberdinetatik begiratu atal bakoitza.
- Batu eta nahastu aurreko ideiak berriak sortzeko.

Zuen ideiez gain, herriko ala hiriko zerbitzuak (anbulategia, udaltzaingoa, udala, suhiltzaileak, gurutze gorria, kale garbitzaileak...) bisita zenitzakete eta premiarik duten aztertu. Hauek ere zerrendan gehituko dituzue.
Kooperazio proiektuak honakoak izan daitezke:
- Besteei zerbait erakusteko.
- Zailtasunak dituztenei laguntzeko.
- Hirugarren adinekoei laguntzeko.
- Herri ala hiriarentzako kultur ekintzak antolatzeko.
- Kultur ondarea zaintzeko.
- Auzolanerako.
- Arrisku-prebentzioa eta osasuna sustatzeko.
- Komunikabideen bidez, herri ala hiritarrak sentsibilizatzeko.
Iturria: Centre Promotor dāAprenentatge Servei (2010), Ekin I+Zri!
Ikasi eta zerbitzatzeari buruzko gida praktikoa gazteentzat, Zerbikas Fundazioa, pp. 10-13.
Zein gizarte premia du? Eta zein da hartzailea? | Zer eskain genezake? | Zer ikas genezake? |
---|---|---|
- Aurreko ideietatik egingarrienak direnak hautatu eta horiekin osatu ondoko taula, elkarrekin adostuz. Horretarako pentsamendu desberdinak erabiliko dituzue.
- Pentsamendu ameslaria (Zer)
- Dudak agerian uzten dituzten ideiak argituko dira.
- Errepikakorrak direnak ezabatuko dira.
- Txandaka, norberak ideia bat hautatuko du.
- Koordinatzaileak irakurriko ditu ideia guztiak. Eta ideia berririk sortzen ote den galdetuko du.
- Interesa, garrantzia, eraginkortasuna, bideragarritasuna eta ikasiko denaren arabera sailkatuko dira.
- Elkarrekin, bi idea hautatuko dira.
- Pentsamendu errealista (Nola)
- Une honetan, ideiak nola zehaztu pentsatzen hasiko zarete. Lagungarri izango zaizkizue ondoko galderak: Nola gauzatu genezake ideia errealitatean? Zein ekintza burutu beharko genituzke horretarako? Zenbat denbora behar dugu garatzeko?
- Koordinatzaileak egingo ditu galderak. Ideia bakoitzeko galdera guztiak erantzungo dira.
- Emandako erantzunekin ondorioak jasoko dira.
- Pentsamenu kritikoa (Zertarako)
- Atal honetan, ideien ahuleziak topatu behar dituzue indartzeko. Galdera hauek lagunduko dizuete: Zein ahulgune du ideia honek? Zerbait ahaztuta utzi al dugu? Zerk ez digu ideia garatzen uzten? Zein ahultasun du gure planak?
- Ahuleziei irtenbide bat bilatzen saiatuko zarete. Eta azkenik, ahultasun gutxien dituen ideia hautatuko duzue.
- Pentsamendu ameslaria (Zer)
Ideia pentsatu ondoren, gauzatzen hasteko informazioa zehaztu behar da. Zuen eskola-kooperatibaren nondik norakoak zehazten.
- Ondoko irudiko atalak kontuan izanda osatu bakoitzari dagokion informazioa.

1 / HARTZAILEAK
- Ideiaren hartzaileen deskribapena
- Hartzaileen behar edo/eta kezkak
2 / PROPOSATUTAKO IDEIAK
- Zerbitzuarekin bete nahi ditugun helburuak
- Ase edo konpondu nahi den hartzaileen arazoa edo beharra
- Eragin daitezkeen onura sozialak
- Jarraituko diren printzipio kooperatiboak
- Ikasiko duguna ideia garatzerakoan
3 / HARTZAILEEKIKO HARREMANA
- Hartzaileekin komunikatzeko erabiliko diren bitartekoak
4 / INFORMAZIO KANALAK
- Ideia gelan sozializatzeko bidea
- Zein hartzaile eta gizarte beharrizanari erantzun?
- Zein onura?
- Nola antolatuko gara?
- Zer erakargarritasun du?
5 / DIRU SARREREN ITURRIAK
- Ekimenaren kostuak ordaintzeko bideak
6 / FUNTSEZKO JARDUERAK
- Zerbitzuaren deskribapena
- Gauzatu nahi diren jardueren edo ekintzen azalpena
7 / FUNTSEZKO BALIABIDEAK
- Beharrezko baliabideak
- Giza baliabideak eta talde antolakuntza (kooperatibako organoak, irakasleekin koordinazioa...)
- Lan egutegia
8 / ELKARLANA
- Lankidetzan arituko garen gizarte-erakundea
- Erakunde honek eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuak
9 / KOSTUAK
- Ideia garatzeko kostu nagusienak
HARTZAILEAK | |
PROPOSATUTAKO IDEIA | |
HARTZAILEEKIKO HARREMANA | |
INFORMAZIO KANALAK | |
DIRU SARREREN ITURRIAK | |
FUNTSEZKO JARDUERAK | |
FUNTSEZKO BALIABIDEAK | |
ELKARLANA | |
KOSTUAK |
Taldean egin duzuen proposamena egokia den jakiteko ikus ezazue desafoan eskatzen denarekin eta helburuekin bat datorren.
- Talde bakoitzak bere kooperatiba proposamena gelaren aurrean aurkeztuko du. Talde bakoitzak aurkezpen bakoitzeko ondoko errubrikaren bidez balorazioa egingo du eta aurkeztu duen taldeari helaraziko dio. Jasotako emaitzekin proposamena zein den erabakiko du.
Ebaluazio-irizpideak | 1 | 2 | 3 | 4 |
---|---|---|---|---|
Gaiak sortzen duen interesa | Ez da interesgarria komunitatearentzat eta ikasleentzat. | Agian hartzailearentzat interesgarria da, baina taldearentzat ez da oso motibagarria. | Originala ez den arren, ideia ona da. | Oso ideia ona da. Aberasgarria hartzaileentzat eta interesgarria taldearentzat. |
Eraginkortasuna | Ideiak ez dio zehaztutako gizarte premiari erantzuten. | Ideia egokia den arren, agian ez dio behar bezala zehaztutako gizarte premiari erantzuten. | Ideia zehaztutako gizarte premiaren inguruan hausnartzeko egokia izan daiteke, eta maila txikian bada ere, premiari aurre egiten lagun dakioke. | Ideia zehaztutako gizarte premiaren inguruan hausnartzeko egokia izan daiteke, eta maila txikian bada ere, premiari aurre egiten lagun dakioke. |
Bideragarritasuna | Ideia ez da oso zehatza eta ez da erreala. | Ideia ona den arren, zaila da burutzea; ditugun baliabideak baina gehiago behar dira. | Ideia bideragarria izan dadin hainbat aldaketa eta egokitzapen egin behar dira. | Ideia zehatza da, neurgarria, errealista, eta premiari erantzuteko baliagarria. |
Komunitateari eta ikalegoari onura | Ez da onurarik eskaintzen, ez komunitateari ez eta ikaslegoari ere. | Ziurrenik ez du onura handirik eskainiko, ez komunitateari eta ez ikaslegoari ere. | Ideiak hartzaileari onura txiki bat eskaintzen dio, nahiz eta ikaslegoak gutxi ikasiko duen. | Ikaslegoaz gain komunitate osoa baliatuko da ideiak esakintzen dituen onurez. |
Gizartean eskainiko duzuten ideia zein den aztertu eta erabaki duzue. Beraz, has zaitezte ikasle-kooperatiba sortzeko lehen urratsak ematen. Ezin zarete gizarteratu inolako marka eta logotiporik gabe, ezta? Ekin zuen eskaintzari dagokion logoa sortzen!!