Skip to main content

Kezkak argitzen

Prozesua aurrera eraman ahal izatekko eta eskaintzen duzuena sortzeko ziurrenik baliabide ekonomikoa beharko duzue. Ba al dakizu gizartean zuenak bezalako proiektuak aurrera ateratzeko laguntzak lor daitezkeela? Ezagut itzazue laguntza eskuratzeko aukerak!

...................... .........................(Izena) IKASLE-KOOPERATIBAk, .......................................... (helbidea) duenak, zuengan zuzentzen da, komunitaterako, gizarterako eta ikasleen gaitasun anitzen garapenerako onurak eskaintzen dituen ........................... jarduera abian jartzeko asmoz,

ESKATZERA

jarduera abian jartzeko beharrezkoa dugun fnantzaketarako ............................ (diru kopurua) eskatzera, kontuan izanda eskainiko dugunak ez digula onura ekonomikorik ekarriko kooperatibako bazkideei, izan ere, lorpenak ...................... ..................... ..................... erakundean emateko xedea dugu.

  1. Zuen jarduerarako dirurik behar al duzue? Diru hori nork, non eta nola jasoko den erabaki beharko duzue. Bai eta nola erabili ere.
  2. Zuen inguruan zein izan daitezke dirua lortzeko bideak? Eskuratu informazioa, galdetu, jo ezazue instituzioetara, banketxeetara...

    Nola agertuko duzue zuen burua dirua eskatzeko?

    Gogoan izan, erakunde, banketxe... batetara joan behar baduzue diru-laguntza eske, beharrezkoa izango duzuela zuen eskaria idatziz jasotzea. Horretarako lagungarri izango duzue ondorengo txantiloi eredua:

  3. Aurreko txantiloia edo antzeko batean egin ezazue idatzia, sinatu, jar ezazue zuen enpresako logotipoa, korporazio marka eta bidal iezaiozue dagokionari.

Horretaz gain, telefonoz deitzea ere lagungarri egingo zaizue erantzunak ahalik eta azkarren lortzeko eta komunikazioa ematen dela bermatzeko.

  1. Zuen jarduerak etekinak ere emango ditu. Etekinak modu desberdinetakoak izan daitezke, dirutan, zerbitzu batean, produktu batean... Zein da zuen zerbitzua? Eta zein etekin jasotzen da horretan?

Erabaki ezazue elkarrekin, ekonomia sozialaren sena kontuan izanda, zer egingo duzuen etekinekin, nori zuzendu, zertan erabili...

Erabaki hau hartzeko komunitatean zeuden beharrak aztertu zenituzten. Behar horiek ase daitezke ematen duzuen zerbitzu ala produktuaren bidez, eta baita etekinen bidez ere.

5. osagaia Kezkak argitzen

ARTISAU XABOIAREN FABRIKAZIO PROZESUAREN ADIBIDEA

Ekipamendua

  • Mikrouhin labea
  • Labana
  • Guraizeak

Oinarrizko materialak:

  • Glizerina oinarriko xaboia
  • Ezinbesteko olioak
  • Moldeak
  • Egurrezko paletak
  • Isopropil alkohola spray
  • Mikrouhinerako ontzia
  • Biltzeko materiala
5. osagaia Artisau xaboiaren fabrikazio prozesuaren adibidea

PROZESUAREN URRATSAK:

  1. Materiala
    • Material bakoitzaren hornitzaileak bilatu
    • Prezioak konparatu
    • Material bakoitzaren beharrezko kantitatea kalkulatutako ekoizpenaren arabera kalkulatu
    • Erosi
  2. Xaboia prestatu
    • Xaboiaren oinarria zati txikiagotan moztu (labana eta mozteko gainazala behar dira).
    • Jarri mikrouhinetarako egokia den ontzi batean (mikrouhin labea behar da).
    • Berotu xaboiaren oinarria 30 segundoz mikrouhin labean.
    • Nahastu oinarria egurrezko paletekin eta berotu berriro mikrouhinean segundo batzuk gehiago xaboia guztiz urtu arte.
    • Gehitu olio esentzialak eta jarraitu nahasten koherentzia homogeneoa lortu arte (probak egin behar dira zein olio esentzial aukeratu ikusteko).
    • Moldeak alkohol isopropilarekin bustitzea burbuilak saihesteko.
    • Bete moldeak urtutako nahasketarekin eta utzi ordu batzuetan atseden hartzen, xaboiak hoztu arte.
    • Kendu xaboiak moldeetatik.
  3. Enbalajea eta ontziratzea
    • Kutxak prestatu eta salmenta puntuetara eraman
    • Ekoizpen prozesuan adostu beharko da:
      5. osagaia enbalajea eta ontziratzea, ekoizpen prozesuan adostu
      • Zer pertsona arduratuko den zeregin bakoitzaz edo dena kooperatibako pertsona guztien artean egingo den.
      • Zer ordutegi dauden zentroko instalazioetan lan egiteko. Honek lan talde desberdinak antolatzen lagun diezaguke, denboraren erabilgarritasunaren arabera.
      • Zein salmenta-zerbitzu behar diren (bezeroentzako arreta, iradokizun-buletina, produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa, etab.) eta nola antolatzen garen zerbitzu horiek emateko.
      • Zer ekoizpen-gaitasun daukagu lan ordu bakoitzeko. Horrela jakingo dugu zenbat denbora behar dugun gure ekoizpen-helburuak lortzeko gure Marketing Planean egingo ditugun salmenta-aurreikuspenen arabera.
      • Kostu finkoak (fabrikatu ala ez ordaindu behar ditugu)eta kostu aldakorrak (ekoizten dugun kantitateari dagozkionak, zenbat eta gehiago ekoitzi, orduan eta material gehiago behar dugu). Gure adibidean, mikrouhinetarako moldeak, paletak eta ontziak kostu finkoak dira. Eta oinarrizko xaboia, olio esentzialak, alkohol isopropilikoa eta ontziratzeko papera kostu aldakorrak dira.
  4. Materiala eta kostua

SALMENTA AURREGARRIA: 500 xaboi
Zein material behar ditugu 500 xaboi ekoizteko?

  • 50 kg. glizerina oinarriko xaboiaren - Prezioa 5 euro kg bakoitzeko. = 250 euro
  • 10 xaboitarako 5 molde - Prezioa 2 euro molde bakoitzeko = 10 euro
  • Egurrezko 20 paleta - Prezioa 1,64 lote 10 unitateko = 3,28 euro
  • 50 ml. Usain ezberdinetako olio esentzialak - Prezioa 5 euro 10 ml. = 25 euro
  • 2 litro isopropil alkohol - Prezioa 11 euro litroko = 22 euro
  • Mikrouhinetarako 5 ontzi - Prezioa 3 euro neurgailu baten = 15 euro
  • 25 metro Kraft paper ontziratzeko - Prezioa 15 euro 25 metroko rollo baten = 15 euro
  • Enbalatzeko 50 metroko jute-soka - Prezioa 2 euro 50 metroko. = 2 euro

GUZTIRA materialak = 333,28 euro 500 xaboi ekoizteko Material unitarioa

KOSTUA = 0,67 euro xaboi bakoitzeko.

Zenbat denbora behar dugu 500 xaboi ekoizteko?
Ordubetean 50 xaboi egiten baditugu...
10 ordu lan egin beharko dugu 500 xaboi egiteko.

  1. Baliabideak: instalazioak, giza-baliabidea eta produkziorako denbora

Zentroan zein instalazio behar ditugu 500 xaboi ekoizteko?
Mikrouhin-labea eta xaboiak hozten uzteko apala duen tailerra beharko dugu. Egunero ordubete egingo dugu lan xaboiari hozteko denbora emateko.

Zenbat pertsona behar ditugu 500 xaboi ekoitzi eta saltzeko?
Xaboiak egiteko 3 laguneko taldea. Orduro 50 xaboi ekoitzi dira.
3 laguneko taldea xaboiak ontziratzeko. Orduro 50 xaboi ontziratuko dira.
3 laguneko taldea marketina (5 ordu), banaketa (2 ordu) eta salmenta (10 ordu).

Irudia
5. osagaia baliabideak, instalazioak, giza-baliabidea eta produkziorako denbora