Skip to main content

Kezkak argitzen

KORPORAZIO IRUDIA. LOGOTIPOA.

  1. Topatu online hainbat kooperatiben irudiak eta aztertu elkarrekin: esanahia, itxura, kolorea... eta zuen iritzia.
3. osagaia kezkak argitzen
  1. Sortu zuen logotipoa. Horretarako...
    1. Bildu zuen ikasle-kooperatibako informazioa:
      • Izena
      • Eskainitako produktua edo zerbitzua
      • Norentzat da produktua/zerbitzua?
      • Helarazi beharreko irudia (seriotasuna, berrikuntza, energia, konfantza).
    2. Prestatu zirriborro sorta bat burura datozen ideiekin. Zenbat eta gehiago hobe. Hautatu taldean hiru-bost proposamen.
    3. Lehenengo zuri-beltzean lan egin, koloreak kontuan hartu gabe.
    4. Argi daukazuenean, hainbat proposamen prestatu kolore desberdinak erabiliz, forma eta letraren tipografa.
    5. Elkarrekin adostuz, hautatu proposamen onena.

Logotipoak sortzeko lagungarri izango zaizkizue ondoko aplikazioak:

  • Hellos point
  • Illustrator
  • The gimp
  • Corel draw Paint

Hala ere, kontuan izan ikasle zaretenez web orri hauek ongi daudela praktikatzeko eta proiektu hau aurrera ateratzeko. Baina lan horretan diseinatzaile profesionalak aritzen dira eta lan duin bat egiteko beren laguntza beharrezkoa izaten da.