Ikus Material ikusgarrian ematen zaizun estatutuen adibidea. Hura lagungarri ez bazaizu, hemen beste adibide bat:
- Artikulua. Izena
DBH-TXOKO: Elorrioko Txintxirri Ikastolako DBHko ikasleen txokoa.
- Artikulua Helburua
Kooperatibaren helburua DBHko ikasleentzako txokoa kudeatzea da, elkarrekin egoteko gune goxo bat izan dadin.
Helburuak:
- Askatasuna
- Laguntasuna
- Harremana
- Segurtasuna
- Konfi antza
Helburuak lortzeko zer eskainiko dute bazkideek?
- Errespetoa
- Laguntasuna
- Sen ona
- Parte hartzea
- Jarrera egokia
- Arauak betetzea
- Ardurak izatea
Ikastolarako onurak:
- Ikasleen asebetetzea
- Txikiekiko arriskuak ekiditea
- Taldean asetzen duen zerbait egitea
- Ikasleen arteko jarrera hobetzea
- Jolasgaraietan giro paketsua
- Artikulua Bazkideak
Kooperatiba honetako bazkideak Ikastolako DBHko ikasle guztiak dira.
- Artikulua Bazkideen eskubideak
- Jolasgaraietan eta bazkalostean guneaz gozatzea.
- Denen parte ahrtzea eta iritzia errespetatzea.
- Musika jartzea.
- Jateko eskubidea garbitasun arauak betetzen badira.
- Berdintasun baldintzen baitako trataera izatea.
- Gelako apainketaren inguruko proposamenak egitea.
- Ordezkariak hautatzea.
- Artikulua Bazkideen betebeharrak
- Ordezkarien aukeraketa
- Gelako garbiketaren ardura
- Oihurik ez
- Errespetuzko gune bat sortu, indarkeriarik gabea
- Baloiarekin, patinetearekin... ez ibili
- Materiala eta pertsonak errespetatu
- Berekoia ez izan
- Aurrea antolatutako eginkizunetan parte hartu
- Gelako erabilera egokia bermatu
- Artikulua Bazkideen faltak
- Guneko arduradunek faltak kudeatuko dituzte eta talde osoaren adostasunarekin hartuko dituzte erabakiak.
- Zerbait hautsiz gero, astebeteko epean berrituko da.
- Garbitasun falta bat egiten bada, astebetez garbitzeko zigorra ezarriko zaio.
- Beste faltaren bat egiten bada, proiektuko arduradunarekin hitz egingo da hartu beharreko erabakia hartzeko. Arazoa konpontzen ez bada, Ikastolako Bizikidetza batzordean aurkeztuko da; eta guneak hartutako erabakia betetko du.
- Arduradunek proiektuko arduradunari adieraziko dizkiote faltak.
- Artikulua Gobernu Organoak, funtzioak.
- Bi Organuz osatuko dira: asanblada (DBHko ikasle guztiak) eta arduradunak (DBHko maila bakoitzeko ordezkari bat)
- Hiru hilabetez behin tutoretza orduetan asanblada egingo da eta arduradunek proiektuko arduradunari adierazi beharko diote garaiz.
- Hiruhileko asanbladan ordezkariak hautatuko dira.
- Ondoko informazioa jasoko diren aktak idaztea derrigorrezkoa da: data, parte hartzaileak, landutako gaiak eta hartutako erabakiak. Aktak parte hartzaile guztien sinadura jaso behar du.
2015eko irailaren 28an Zuzendaritzak onartuta.
2015eko urriaren 1ean Erret-Kontseiluak onartua.
Zuen ikasle-kooperatibako estatutuak gutxienez ondoko hiru atal hauek izango ditu:
- 1. Atala: izena, helburua, iraupena, helbidea.
- 2. Atala: bazkideak, betebeharrak eta eskubideak.
- 3. Atala: ikasle-kooperatibako organoak.
- Zer dira Gobernu-erakundeak? Irakurri elkarrekin Material ikusgarrian daukazuten azalpena eta elkarrekin ulermena partekatuz argitu azalpena elkarrekin: organoak, funtzioak... Behar izanez gero, irakaslea ere laguntzaile izango duzue.
- Osa ezazue, adibideak baliatuz, zuen ikasle-kooperatibako estatutuak.
- Arautegia idatziz jaso duzutenean partaide guztiek, bazkideek, sinatu behar duzue, eta elkarrekin erabateko adostasuna lortu behar duzue.
Adostasunetara iristeko atal bakoitza lasaitasunez hausnartu beharko duzue. Hartu denbora eta elkarrekin begirunez hitz egitea ezinbestekoa izango da. Gogoan izan, bestearen ideiak zureak bezain garrantzitsuak izan ditezkeela, hori dela eta, modu zabalean entzutea, bestearena jasotzea eta norberak berea errespetuz adieraztea ezinbestekoa izango da.