Skip to main content

Hautsak harrotzen

Taldean, parte-hartzea ahalik eta gehien ziurtatuz, eta elkarren arteko aldi-bereko interakzioa indartuz, elkarrekin lan egiten ikasi, elkarren proposamenak gehitu eta norberaren gaitasunak gorenera eramango dituzue.

  1. Eskakizuna betetzeko lauko taldeak osatuko ditugu. Lehenik taldeak eraikitzen eta antolatzen hasiko gara koloreen dinamika erabiliz. Dinamika horren bidez, taldeak ikasleen izaeraren arabera eraikiko dituzue.
    1. Ikasleek, lau koloretan sailkatutako ondoko adjektibo-zerrenda aztertuko duzue.
    2. Ikasle bakoitzak bere izaerari gehien hurbiltzen zaion kolorea hautatuko du.
    3. Ikasle bakoitzak bere izena eta kolorea idatziko ditu paper batean, eta baita gertu duen beste kolore bat ere.

KOLOREEN DINAMIKA

EGUN ONA

EGUN TXARRA

  • Zehatza
  • Sistematikoa
  • Jakinduria duena
  • Analitikoa
  • Zentzuduna
  • Saiatua
  • Metodikoa
  • Neurtua
  • Disziplinatua
  • Egonkorra
  • Ikuspegi itxikoa
  • Zekena
  • Erretxina
  • Aldaezina
  • Disoziatua
  • Hotza
  • Fidekaitza
  • Kritikoa
  • Diplomazia gutxikoa
  • Hunkibera

EGUN ONA

EGUN TXARRA

  • Ekintzailea
  • Objektiboa
  • Tinkoa
  • Zorrotza
  • Saiatua
  • Helburuetara begira
  • Aktiboa, dinamikoa
  • Ordenatua
  • Erabakitzailea
  • Lehiakorra
  • Menderatzailea
  • Oldarkorra
  • Intolerantea
  • Harroa
  • Pazientzia gutxikoa
  • Begirunerik gabea
  • Zakarra
  • Eskrupulorik gabea
  • Sasijakintsua
  • Kontrolatzailea

EGUN ONA

EGUN TXARRA

  • Fidagarria
  • Adeitsua
  • Elkarbatzen du
  • Leiala
  • Arretatsua
  • Pazientziaduna
  • Ulerkorra
  • Lasaia
  • Pentsakorra
  • Diskretoa
  • Burugogorra
  • Ernaia
  • Zalantzatia
  • Aitzakiz betea
  • Adosteko gai ez dena
  • Barnekoia
  • Uzkurra
  • Etsigarria
  • Sentibera
  • Isila

EGUN ONA

EGUN TXARRA

  • Sinesgarria
  • Hitz errazekoa
  • Gogotsua
  • Baikorra
  • Lagunkoia
  • Dinamikoa
  • Irekia
  • Sortzailea
  • Bat-batekoa
  • Burujabea
  • Oldarkorra
  • Oso urduria
  • Frenetikoa, gogorra
  • Gehiegizkoa
  • Diskrezio gutxikoa
  • Nabarmena
  • Zaratatsua, ozena
  • Azalekoa
  • Axolagabea
  • Ordenik gabea
  1. Taldeak ahalik eta anitzenak izateko, profil desberdina duten pertsonekin osatu beharko duzue.
    • Lau kolore desberdin dituzten ikasleekin osatutako taldeak egingo dira.
    • Talde guztiak osatzea ezinezkoa bada, ikasleek hautatutako bigarren koloreen arabera osatuko dira.
  1. Taldekideak elkar hobeto ezagutzeko eta talde kohesioa indartzeko diana eta hituaren dinamika egingo duzue.

  • Taldeari zirkulu zentrokiadeak dituen diana bat emango zaio. Lau zatitan banatuko dute diana. Zati bakoitza taldeko kide bakoitzari egokituko zaio.
  • Lerro bakoitzean, barrutik hasita, taldekide bakoitzak galdera hauek erantzungo ditu:
    • Nire izena edota ezizena
    • Nire hiru zaletasun
    • Nire indarguneak
    • Nire maniaren bat
    • Nire amets bat
2. osagaia Hautsak harrotzen

  • Bost galderen erantzunak osatu ondoren, kanpoko zirkulu zentrokide osatzen hasiko dira. Horretarako, diana mugituko da. Norberari beste baten atala jarriko zaio parean. Dagokionari buruz atsegin duen zerbait idatziko du.
  • Berriz mugituko da hitua, beste bati buruz atsegin dena idazteko.
  • Hitua, hirugarren kideari buruz idazteko, berriz mugituko da.

Dianak taldeko ezaugarriak bilduko ditu eta lagungarria izango zaie talde izaera eta identitatea zehazteko, bai eta eraikiko duten ikasle-kooperatibarako ere.