Skip to main content

Goazen harira

Zuen antolaketa lanari esker eta jarri duzuen motibazio eta interesari esker aurrera zoazte. Une honetan hartzaileak ere motibazio eta interes hori sentitu behar du eskaintzen den horrekiko interesa senti dezan.

06 osagaia goazen harira

Sustatzaileak / saltzaileak izango zarete. Nola saldu/eskaini kooperatibako produktua?

  1. Zuen produktua saltzeko hartzaileak produktu horren premia sentitu behar du. Pentsa al dezakezue zein egoeretan, unetan... senti dezakeen hartzaileak zuen eskaintzarekiko premia?
    1. Azaldu hainbat adibide errealak izan daitezkeenak. Gero eta adibide gehiago izan zuen salmenta/eskaintza iragarkia hobea izango da.

 

PRODUKTUAREN PREMIA ADIBIDEAK:

  •  
  •  
  1. Adibide guztien artean hautatu hartzailearengandik gertuenak eta errealenak direnak.
  1. Iragarkia ala aurkezpena prestatzeko aurretikoak:
    1. Nola adieraziko diozue hartzaileari izan dezakeen premia aurreko adibidea(k) erabilita?
      • Horma-irudia
      • Audioa
      • Bideoa
      • ...
    2. Sortuko duzuen iragarkia ala aurkezpena nola zabalduko duzue? Kontuan izan, aurretik hautatu duzuen aukerak eragiten duela komunikazio bidean, eta zuentzat egingarri izatea ere ezinbestekoa dela, indar gehiegi xahutu ez dezazuen.
06 osagaia goazen harira

  1. Iragarkia ala aurkezpena prestatzen has zaitezkete. Gerta dakizueke, produkziorako denbora hau ere behar izatea; hala bada, taldekoak banatu beharko zarete: batzuk produkzioan eta besteak iragarkiaren ala aurkezpenaren prestakuntzan aritzeko.

    Iragarkia prestatzeko, aurrez bildu behar duzuten materiala, baliabideak. Egin zirriborroa, gidoia... eta horren gainean elkarrekin lan egin ondoren, sortu iragarkia.
  2. Aurretik erabakitako komunikabidearen arabera, sortutako iragarkia ala aurkezpena zabalduko duzue.

    Jasotako erantzunaren arabera, produktu ala zerbitzuaren zabalkundeari ekingo diozue, zuen eskaintzak dituen ezaugarrien araberakoa izango da zabaltze hau ere.

Zorte on zuen eskaintzaren zabalkundan!!!
Denontzat aberasgarri izan dadila!!!